FANDOM


Muggle quidditcha J.K. Rowlingek Harry Potter liburuetan sortutako kirolean du oinarria. Kirol hau arautzen duen erakundea International Quidditch Association-a (IQA) da. Muggle quidditch-ean zazpi jokalari daude zelaiean talde bakoitzean: hiru harrapatzaile, bi jotzaile, zaintzaile bat eta bilatzaile bat. Zelaiak izotz hockey-eko zelaiaren neurriak ditu.

Historia Edit

Quidditch-a 2005ean sortu zen Middlebury-ko unibertsitatean, Middlebury, Vermont, Estatu Batuetan. Kirola hedatu egin da urte hauetan araudien zortzi edizio ondoren.

Jokoa Edit

1024px-Muggle Quidditch Game in Vancouver 2

Mobify eta Hootsuite konpainien arteko quidditch partidu amateurra Jonathan Rogers parkean, Vancouver, BC, 2014eko maiatzaren 6an.

Hiru uztai jartzen dira zelaiaren alde bakoitzean. Jokalari bakoitza erratz bat eraman behar du hanken artean, erratzik ez badarama, falta izango da. Boleibol pilota bat erabiltzen da quaffle gisa, era berean brile baloia erabiltzen da bludger moduan. Snitch-a egiteko, tenis pilota sartzen da galtzerdi batean snitch-korrikalariaren atzekaldeari lotuta.

Snitch-korrikalaria horiz edo urrez jantzitako jokalari neutrala da. Askatzean, snitch-korrikalaria zelai mugetatik kanpo ibil daiteke. Unibertsitate-campus batean jokatzen denean, campus osotik ibiltzeko aukera du. Bilatzaileak bere bila joan behar du eta, snitch-a lortzen ez badute, korrikatzaileak zelaira bueltatzen da aurretik zehaztutako denbora batean.

Partidua hasteko, quaffle eta bludgerrak lerrokatzen dira zelai erdian. Era berean, jokalariak lerrokatzen dira beraien uztaien aurrean. Snitcha ikuspegitik desagertzen denean, epaileak "Brooms up!" oihukatzen du partidua hasteko. Partidua bukatzen da snitch-a harrapatzen denean. Gol bakoitza 10 puntu balio ditu eta snitch-a harrapatzea 30. Puntu gehien lortzen duen taldeak irabazten du.

Posizioak Edit

  • Harrapatzaileek quaffle-a pasatu eta golak sartu behar dituzte, quaffle-a aurkarien uztaien zehar pasatuz. Gol bakoitza 10 puntu balio ditu. Talde bakoitzean hiru harrapatzaile daude. Harrapatzaile bati bludger bat jotzen badio quaffle-a daraman bitartean, pilota hau lurrean utzi behar du, erratsetik jaitsi behar da eta bere uztaietara bueltatu behar da jokatzen jarraitu baino lehen. Harrapatzaileak zinta zuri batekin identifikatzen dira.
  • Zaintzaileak, futboleko atezain gisa, bere uztaiak zaindu behar ditu aurkarien golak galarazteko. Talde bakoitzak zaintzaile bat du. Zaintzaileari ezin zaio bludgerra bota zaintza gunean. Zaintza gunetik kanpora, zaintzailea laugarren harrapatzailea da. Zinta berde batekin identifikatzen da.
  • Jotzaileen funtzioa bludgerrarekin aurkariak jotzea eta jotzaile aurkariek hau ez egitea da. Talde bakoitzak bi jotzaile eduki dezake zelaian. Hiru bludgerrekin jokatzen da, momentu guztietan talde bakoitza bludger bat edukitzeko. Jotzaileak zinta beltz batekin identifikatzen dira.
  • Bilatzailea snitch-a arrapatu behar du. Bilatzaile bat dago talde bakoitzean eta zinta hori batekin identifikatzen da.

Ekipamendua Edit

Partidua sei uztai bertikalen jokatzen da, hiru zelaiaren alde bakotzean. Jokalari guztiek erratz bat eduki behar dute hanken artean. Hiru baloi desberdin daude, bost totalean: Quaffle bat, hiru bludger eta snitch bat.

397px-Quidditch Balls Lined Up Smalle

Quaffle bat eta hiru bludger lerrokatuak partidu aurretik.

Erratza Edit

Ziurrenik quidditcheko ekipamendu bitxiena. Erratza "handicap", zailtasun, bat da jokalarientzako, saskibaloian botatu beharra eta futbolean oinak bakarrik erabili beharraren modura. Jokalariak partidu guztia erratz gainean egon behar da, non eta bludgerrarekin kanporatuta ez badago. Erratza hanka eta eskuekin heldu daiteke, baina inoiz kanpoko laguntzarekin.

Taldearen mailaren arabera, jokalariak objektu desberdinak erabiltzen dituzte erratz moduan. Talde onenak Shadow Chaser deitutako lehiaketa erratza erabiltzen dute eta baliabide gutxiko taldeak metro bateko PVC hodiak erabiltzen dituzte.

Uztaiak Edit

Zelaiaren alde bakoitzean altuera desberdineko hiru uztai jartzen dira. Uztaiak metro bat, 1'4m eta bi metrokoak dira, haien arten bi erratzeko tartea utziz, 2'34m. Harrapatzaileak eta zaintzaileak quaffle-a sartu dezakete edozein uztaiatik, bi aldeetatik, 10 punto lortzen sartzen duten bakoitzean. Bludger batekin jotako jokalariak eskuarekin uztaien bat ikutu behar du berriz jokatzeko.

Quaffle Edit

Quaffle-a pizkat hustutako boleibol baloi bat da. Pilota hau harrapatzaileak eta zaintzaileak bakarrik daramate. Golak sartzeko erabiltzen da eta uztaien bi aldetatik bota daiteke. Eta, faltarik ez badago, gola izango da erasotzaileen alde. Gol bakoitzak hamar punto balio ditu.

Bludger Edit

Quaffle-a pizkat hustutako brile baloiak dira eta jotzaileak bakarrik daramate. Lau jotzaile eta hiru bludger daude zelaian. Bludgerrak aurkariak jotzeko erabiltzen dira eta, jotzean, jokalaria "nokeatuta" geratzen da. Nokeatzean, jokalaria erratzetik jaitsi, eramatzen duen pilota lurrean utzi eta bere uztaien bat ikutzera bueltatu behar da.

Snitch Edit

Snitch gisa galtzerdi batean tenis pilota bat sartzen da. Galtzerdia snitch korrikalariaren gerriaren atzekaldean lotzen da, buztan bat bezala. Snitch korrikalaria nahi duena egin dezake bilatzaileak snitch-a ez hartzeko. Bilatzaileak snitch-a harrapatu ahal duten bakarrak dira eta ezin dute indarra erabili snitch korrikalariarekin. Snitch-a harrapatzean, 30 puntu ematen zaio bilatzailearen taldeari eta partidua bukatzen da.

Arauak Edit

IQA-k arautegiaren bertsio berri eta eguneratuak argitaratu ditu. Gaur egun, zortzigarren bertsioa erabiltzen da.

Jokoa Edit

Partidu hasieran talde bakoitzeko zazpi jokalariak lerrokatzen dira beraien zaintza gunean, erratzak lurrean eta begiak itxita, ez ikusteko nora joaten den snitch-a. Era berean, baloiak zelai erdian lerrokatzen dira. Epaile nagusiak, snitch-a desagertzean, "brooms up!" oihu egiten du eta jokalariak baloien bila joaten dira. Bilatzaileak kanpo alboan itxaron behar dute "bilatzaileen itxaronaldi denbora" amaitu arte, normalean hamar minutu. Denbora bukatzen denean, aske dira snitch bila joateko.

Joko bizkorra da, jabetza bizkor aldatzen da, gol bakoitzak quaffle-a ematen baitio gola jaso duen taldeari. Gola sartu ondoren, golegileen taldearen harrapatzaileak zelai erdira bueltatu behar dira defentsan hasi baino lehen. Jotzaileak ez dute hau egin behar. Normalean, partiduak 20 eta 50 minutuko iraupena dute.

Snitch-a garbi harrapatzen denean bukatzen da partidua eta harrapatu duen taldeak 30 puntu irabazten ditu. Partiduaren irabazlea puntu gehiago lortzen duen taldea da. Berdinketa kasuan, hamar minutuko luzapena jokatzen da, baina luzapen hau moztu daiteke snitch-a harrapatzen bada. Luzapenean, snitch-a ezin da zelaitik kanpo atera eta bilatzaileen itxaronaldi denbora 30 segundukoa da. Hamar minutuak bukatzean berdinketa jarraitzen bada, beste luzapen bat jokatzen da eta punturen bat lortzen duen lehenengoa, gol batekin edo snitch-a harrapatzen, partudia irabazten du.

Falta eta legez kontrako jokaldiak Edit

Quidditch-ean falta ugari daude, zigor desberdinekin. Ahozko ohartarazpenetik, txartel gorri eta kanporatzera.

Kontaktu arauak beste kontaktu kiroleetakoak bezala dira, gutxi gora behera. Plakaketa legalak belaun gainetik eta sorbalda azpitik dira. Harrapatzaileak bakarrik plaka daitezke, baloia esuketan baldin badute. Bultzatu daiteke esku batekin bakarrik. Ezin da kontaktu egin beste jokalariaren atzetik.

Epaileak bi aldiz joko du txilibitua jokoa gelditzeko faltarik badago. Jokoa gelditzean, jokalariak erratzak eta baloiak lurrean utzi behar dituzte beraien posizioa markatzeko.

Falta gehienak txartel horiarekin zigortzen dira. Txartel horia jaso duen jokalaria zigor gunera joan behar da minutu batez, edo talde aurkaria gol bat sartu arte. Ezin da zigortutako jokalaria aldatu zigorra bete arte. Zigortutako jokalaria zaintzailea bada, harrapatzaile bat jarri behar da zaintzaile moduan.

Txartel gorria ikustean, jokalaria partiduz kanpo dago eta joko gunea utzi behar du. Jokalari hau beste jokalari batekin aldatuko da eta, bigarren honek, bi minutu itxaron beharko du zigor gunean. Kasu honetan ez da zelaira itzuliko talde aurkariak gola sartzen badu. Txartel gorria direkta edo bi txartel hori jasotzeagatik izan daiteke.

Zelaia Edit

Quidditch zelaia lerro edo kono batzuekin mugatzen da, baina gune honetatik kanpo jolas daiteke. Zelaitik kanpo jokatzen bada, jokalariei zelaira bueltatzeko eskatzen zaie.

Zelaiaren mugan bi zigor gune daude.

Ofizialak Edit

Partidu bakoitzak epaile ugari eta snitch ofizial bat behar ditu. Epaile nagusiak zelaia kontrolatu, falta eta txartelak kudeatu behar ditu. Epaile laguntzaileen lana epaile nagusia laguntzea da. Snitch epaileak harrapaketa garbia izan bada erabaki behar du. Gol epaileen lana quaffle-a uztaiak zeharkatu badu esango du. Epaile laguntzaileak bludger epaile gisa ere lan egiten dute. Hauek esango dute jokalari bat "nokeatuta" badago edo ez.

Snitch korrikalaria, jokalari neutrala eta epaile laguntzailea, zelaitik kanpo atera behar da "brooms up!" baino lehen. Epaileak laguntzen dute harrapaketa garbia izan bada erabakitzen.

Genero edo "lau gehien"-eko araua eta LGBTQ komunitatea Edit

Sortu zenetik, quidditch-a genero berdintasuna bilatu du zelaian. Horrela, talde bakoitzak zelaian genero berdineko lau jokalari izan ahal ditu gehienez, horrela genero bakoitzeko bi jokalari egongo dira beti, bilatzailea ez baita kontuan hartzen. Horretarako jokalariak identifikatzen den generoa kontuan hartzen da, ez bere genero fisikoa. Arau honekin, quidditch-a kirol aitzindarietako bat da emakume eta LGBTQ komunitate berdintasunarekin.

International Quidditch Association Edit

International Quidditch Association quidditch erakunde nagusia da eta munduko erakunde nazionalekin koordinatzen da IQA-ren kongresuarekin. Munduko kopa antolatzen zuen denboraldi bukaeran, 2007tik 2014ra. Gaur egun Joko Globalak dira IQAk antolatzen duen txapelketa bakarra.

800px-IQA World Map

Quidditch jardueraren munduko mapa. Urdin ilunean liga kideak, pizkat argiago garapenean eta urdin argienean alde emergenteak.

Kide ligak Edit

Quidditchera jokatzen den nazio bakotzak erakunde bat du edo erakundea sortzen ari da. Erakundeen lana herrialdean quidditch-a antolatzea, kide bihurtzeko arauak egin, epaileak, snitchak eta entrenatzaileak antolatzea eta herrialdeko taldea eta IQA arteko lotura gisa egotea da.

Gaur egun, hauek dira erakunde aktiboak:

  • US Quidditch (USQ) - Estatu Batuak
  • Quidditch Canada (CQA) - Canada
  • Quidditch Benelux (QBenelux) - Benelux
    • Belgium Muggle Quidditch (BMQ) - Belgica
    • Muggle Quidditch Nederland (MQN) - Herbehereak
  • QuidditchUK (QUK) - Erresuma Batua
  • Australian Quidditch Association (AQA) - Australia
  • French Quidditch Association (FQA) - Frantzia
  • Asociación Mexicana de Quidditch (AMQ) - Mexiko
  • Associazione Italiana Quidditch (AIQ) - Italia
  • Federación Argentina de Quidditch - Argentina
  • Norges Rumpeldunkforbund - Norvegia

Garapenean Edit

Garapenean dauden ligak erregulartasunarekin jokatzen dutela frogatu behar dute.

Hauek dira garapenean dauden ligak:

  • Türquid - Turkia
  • Asociación Española de Quidditch (AEQ) - Espainia
  • German Quidditch - Alemania
  • Polish Quidditch - Polonia

Emergenteak Edit

Talde bat duten herrialdeak, baina erakunde gabe.

Hauek dira:

  • Uganda
  • Malaysia

Txapelketak Edit

IQA World Cup Edit

Unibertsitate arteko lehenengo munduko kopa 2007an jokatu zen Middlebury College-en, Vermont, Middlebury eta Vassar College (Poughkeepsie, New York) artean. Urtez urte Estatu Batuetan jokatzen jarraitu da.

Txapeldunak Edit

2007: Middlebury College
2008: Middlebury College
2009: Middlebury College
2010: Middlebury College
2011: Middlebury College
2012: No se realizó por desajustes en los calendarios de las temporadas 2011-2012 y 2012-2013.
2013: University of Texas Austin
2014: University of Texas Austin

Global Games Edit

2012ko uztailean, mundu osoko bost selekzio parte hartu zuten selekzio arteko lehen txapelketa internazionalean, IQA antolatuta. University Parks, Oxford, Ingalaterran izan zen. Estatu Batuak, Kanada, Frantzia, Erresuma Batua eta Australia parte hartu zuten. Bi urtetik behin jokatzen da, bigarrena Burnaby, BC, Kanadan jokatu zen 2014ean.

Beste txapelketa garrantzitsuak Edit

Denboraldi bakoitzean herrialde bakoitzak torneo garrantzitsu bat edo bi ospatzen ditu, gehienetan eskola egutegia jarraituz.

2013ko azaroaren 9 eta 10ean British Quidditch Cup-a ospatu zen Oxford-en. Txapeldunak The Radcliffe Chimeras izan ziren.

Fantasy txapelketak Edit

Fantasy txapelketetan jokalariak banaka inskribatzen dira eta kapitain bat aukeratzen dituzte. Txapelketa hauek udan jokatzeko ohitura dago.

Espainian ospatutako txapelketak Edit

2014ko irailean Bartzelonan Barcelona Moustaches Time 2014 ospatu zen. Txapelduna Britainia Handiko Quercs taldea izan zen.

Taldeak Edit

Espainiako taldeak Edit

Espainiako talde proiektuak Edit

Enlaces externos Edit

Ad blocker interference detected!


Wikia is a free-to-use site that makes money from advertising. We have a modified experience for viewers using ad blockers

Wikia is not accessible if you’ve made further modifications. Remove the custom ad blocker rule(s) and the page will load as expected.